INDUSTRIAN ENERGIA BERRIZTAGARRIEN ERABILERAREN ETA ENERGIA ERAGINKORTASUNAREN  ALDEKO INBERTSIOAK SUSTATZEKO LAGUNTZEN PROGRAMA

 

Erakunde deitzailea: Eusko Jaurlaritza>Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

 

Deialdiaren epea: IREKIA (2017ko abenduaren 30era arte)

 

Onuradunak: Laguntza hau eskuratu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoan inbertsio-proiektuak egingo dituzten industria-sektoreko enpresek eta/edo horiei lotutako zerbitzu-enpresek, baita Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarera atxikitako Zentro Teknologiko, Ikerketa Kooperatiboko Zentro (IKZ) eta I+G enpresa-unitateek ere.

 

Helburua:

 

Esparru hauetako proiektuak sustatzea: ikerkuntzaren, garapenaren eta berrikuntzaren arloko proiektuak, energia-eraginkortasunaren eta energia garbiaren arloko neurriak; eta industria-sektoreko enpresetan, horiei lotutako zerbitzu-enpresetan eta ZTBESra atxikitako Zentro Teknologiko, Ikerketa Kooperatiboko Zentro (IKZ) eta I+G enpresa-unitateetan egiten diren inbertsio zientifiko-teknologikoak. Horretarako, Finantzen Euskal Erakundeak, Finantza Erakundeekin elkarlanean, maileguak emango ditu, eta mailegu-eragiketa horiei bermeak eskainiko dizkie.

 

Programa horren bidez, gutxienez 200 milioi euroko Inbertsio Proiektuak egin ahal izango dira, eta bermea jasoko duten erakundeetara 150 milioi euroko maileguak bideratuko dira.

 

Horretarako, eta behar diren baliabideen mugikortasuna errazteko, 30 milioi euroko Berme Funts bat sortu da, Finantzen Euskal Erakundearekin eta hainbat Finantza Erakunde eta Elkar Bermatzeko Sozietaterekin egindako Lankidetza Hitzarmenaren esparruan.

 

Laguntza hori Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren barruan ulertu behar da, zeinaren arabera zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen diren, Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzearen ondorioz (2014-06-26ko AO, L 187).

 

 

   Informazio gehiago:

 

   http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/-/ayuda_subvencion/2016/programa-de-apoyo-financiero-a-la-investigacion-desarrollo-e-innovacion-a-la-inversion-en-medidas-de-eficiencia-energetica-y-energias-limpias-y-a-la-inversion-cientifico-tecnologica/