Egun indarrean dauden deialdiak

Ez dago deialdirik indarrean

 

 

Epez kanpo gelditu diren azken deialdiak

HIRUGARREN SEKTOREAN ENERGIA BERRIZTAGARRIEN ERABILERAREN ETA ENERGIA ERAGINKORTASUNAREN ALDEKO INBERTSIOAK SUSTATZEKO LAGUNTZEN PROGRAMA

Arloa

Jarduera

Diru-laguntzaren portzentaia

ENERGIA ERAGINKORTASUNA

·         Egungo eraikinetan energia-instalazioak berritzea (haien ordez eraginkortasun handiko teknologiak erabiltzen dituztenak jarri, adibidez, galdara-gelak, erregailuak, ponpak, fluidoak (beroa eta hotza) banatzeko sistemetan isolamenduak, energia aldagaiak kontrolatzeko eta kudeatzeko sistemak, etab.

 

·         Zerbitzu alorreko egungo eraikinen inguratzaile termikoaren energia-gaiberritzea  (bulego-eraikinak, hotelak, kiroldegiak, elizak)  (Energia-gaiberritzea fatxada, estalki eta abarretan egin daiteke)

 

·         Egungo argi-instalazioen berritzea(haien ordez eraginkortasun handiko teknologiak erabiltzen dituztenak jarri, Egin daitezkeen berritzeak hauexek dira: etxejabeen elkarteen gune komunak, fatxada proiektuak, lurpeko galerien argiztapena, “parkingak”, auzunetan bideak argitzeko egitasmoak, saltokietan,zaharberritze alorreko establezimenduetan, etab.)

 

·         Baterako sorkuntza instalazio berriak (energia elektrikoa eta termikoa modu konbinatuan ekoizteko xedez)

 

Kostu lagungarriaren %20 izango da diru-laguntza

·         Hirugarren Alorreko energia auditoria integralak energia eraginkortasunaz.(diru laguntzez baliatzeko urtean energía primarioaren 100 tep gutxieneko kontsumoa izan behar da)

Kostu lagungarriaren %50 izango da diru-laguntza

·         Industria kokaguneko jarduera osoan, energia kudeatzeko sistemen ezarpena, UNE-EN-ISO 50001 arauan oinarrituta. (diru laguntzez baliatzeko urtean energía primarioaren 100 tep gutxieneko kontsumoa izan behar da)

Kostu lagungarriaren %40 izango da diru-laguntza

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

·         Behe tenperaturako eguzki-instalazio termikoak

Kostu lagungarriaren %30 izango da diru-laguntza

·         Trukaketa geotermiko-instalazioak.

 

Kostu lagungarriaren %30 izango da diru-laguntza (%42 baldintzen arabera)

Kostu lagungarria zer den jakiteko, kontsultatu web orrian dagoen dokumentuaren 6. Artikulua.

 Informazio gehiago: http://www.eve.es/Programas-de-ayuda/Eficiencia-Energetica-y-Energias-Renovables-en-el.aspx